Inauterietan eraso matxisten aurkako Puntu Morea jarriko dute Gipuzkoa plazan eta Arma plazan

Antxeta Irratia 2025ko ots. 27a, 12:20

Ostiralean, 19:00etatik 23:00tara, Gipuzkoa plazan, eta larunbatean, martxoaren 1ean, Arma plazan 18:00etatik 22:00tara egongo da Puntu Morea. "Eraso matxisten eta arrazisten aurrean ekin!" lelopean, «Hondaribian ez dugula inolako eraso matxista eta arrazistarik onartuko», argitu dute. 

Hondarribiko Udalak Inauterietako asteburu honetan Puntu Morea jarriko du, bertan indarkeria
matxistaren inguruko informazioa eta sentsibilizazioa sustatzeko. Jaietan bezala, Gizarte Kohesiorako Saileko Berdintasun arlotik ahalegina egin nahi dute ospakizun eremuak denontzat seguruak eta gozagarriak izan daitezen. "Eraso matxisten eta arrazisten aurrean ekin!" lelopean,  «Ozen adierazi nahi dugu Hondaribian ez dugula inolako eraso matxista eta arrazistarik onartuko», argitu dute. 

Hala, otsailak 28an, ostiralean, 19:00etatik 23:00tara Puntu Morea Gipuzkoa plazan egongo da, eta larunbatean,
martxoaren 1ean, Arma plazan 18:00etatik 22:00tara. Hortaz gain, edozein erasoren aurrean laguntza ta babesa jaso, edo abisua emateko, hainbat telefono zenbaki oroitarazi dituzte. SOS Deiak 112, SATEVI 900 840 111, Indarkeria Sexuala 800 840 188, Udaleko Gizarte Zerbitzuak 943 11 12 91 eta Udaltzaingoarena 943 11 13 13.