2009an Amute auzoan kirol gunea eraiki zenetik zelaiaren erabilera handia zela eta, belar berria jartzea erabaki du Hondarribiko Udalak. Hiritarrek eta erabiltzaile guztiek kirola ahalik eta egoera onenetan egin dezaten. Hortaz gain, Amuteko kirol gunean aurrerago beste hobekuntza batzuk egingo direla iragarri dute, batez ere saskibaloiko eremuan.
Momentuz, joan den astean egindako hobekuntzaren kasuan, belar artifizial berria jartzeko 37.061 euroko aurrekontua bideratu dute.