Jose Ramon Mutuberria Jaizkibelgo sutea itzali nahian hil zen larunbatean

Antxeta Irratia 2025ko mar. 10a, 10:17

Artzu inguruetan 15 hektarea baino gehiago itsas-pinu erre zituen suteak ordu gutxitan hego haize zakarrak suspertuta, eta sutea itzali nahian hil zen, lehen zantzuen arabera bihotzekoak jota. Zumardikoak elkarteko presidentea eta Hondarribiko Uri Buru Batzarreko kidea, EAJk «beti esku bat botzeko prest» zegoela azpimarratu du. 

 

Atsekabe handiz hartu du Hondarribiko herriak 55 urteko Jose Ramon Mutuberria. Larunbatean 17:30ak aldera Jaizkibelgo Artzu inguruetan emandako sutea itzali nahian laguntzen ari zela hil zen Jose Ramon Mutuberria hondarribiarra. 55 urteko inguruko bizilaguna, Zumardikoak elkarteko presidentea eta Hondarribiko Uri Buru Batzarreko kidea, EAJk sare sozialetan «beti esku bat botzeko prest» zegoen gizona zela azpimarratu du. 

Lehen zantzuen arabera, bihotzekoak jota hil dela dirudi. Baina Ertzaintzak autopsiaren emaitzen zain daudela jakinarazi du. Larunbateko suteak Natura 2000 Sarearen barruan dauden 15-20 hektarea itsas-pinu eremua bat erre zuen. Hego haize zakarrak bultzatuta azkar hedatu zen, baina basozainak, Ertzaintza eta suhiltzaileak mobilizatu eta gauerdirako kontrolatzea lortu zuten. Mutuberria inguruko bizilaguna zen, eta salbamenduko zerbitzuek topatu zuten. 

Hondarribiko Udalak bere atsekabea adierazi nahi izan du, atzo igandean plazaratu zuen ohar batean «sutean laguntzen ari zela» nabarmenduz. «Gure samina, dolumina eta elkartasuna adierazi nahi dizkiegu familia eta hurbilekoei» dio oharrak.  

Irudia: EITB