Udaletik argitu dutenez, taldeek zenbait baldintza bete beharko dituzte. Ahots berdinekoak edo mistoak izan daitezke, eta partaideak 16 urtez gorakoak behar dute izan. Horrez gain, abesbatzak gutxienez zortzi kidez osatuak egotea eta gutxienez kideen %80 hondarribiarrak izateko baldintzak bete beharko dituzte. Azken kasu horretan, bertan bizi eta erroldatuak edota Hondarribian jaiotakoak ere onartuko dituzte, bertan bizi ez diren arren.
Izena ematerako garaian taldearen izena, zenbat partaidek osatzen duten, zuzendariaren izena, harremanetarako pertsonaren izena, telefonoa eta helbide elektronikoa, eta Herri Kanta Jaialdiaren ondotik ospatzen den bazkarira joango diren partaideen kopurua adierazi beharko dute.
Gogoan hartu, bestalde, talde bakoitzak jaialdian zehar bi kanta abestuko dituela, eta zuzendarien artean maiatzaren 7an 13:30ean Udaletxean egingo den bileran aukeratuko den hirugarren abesti bat, egin ohi duten moduan, ekitaldiaren bukaeran denek elkarrekin abestuko dutena.