Hondarribiko Euskaraldiaren herri batzordeak jakitera eman duenez, Ahobizi ala Belarriprest txapak jasotzeko aukera emango dute asteburu honetan. Maiatzaren 3an 11:00etatik 14:00etara Portuan izango dira, eta taberna ibiltaria ekimena eramango dute aurrera girotzearren. Hilaren 10ean ere Portuan izango dira txapa banaketa egiten, eta bigarren aukera honetan, Hondarribiko Dantza Eskola kalera irtengo da prestatutako zebait koreografia dantzatzera. Bestalde, hilaren 15ean bertan txapa jartzeko ekitaldi kolektiboa antolatu dute Kasino Zaharrean, 18:00etan, eta Euskaraldian izena emateko azken eguna hori izango dela azpimarratu dute.
Mementuz, 700 pertsonatik gora izena eman dute Hondarribian Ahobizi zein Belarriprest gisa, eta 120 entitatek, Irunen 950 lagun eta 61 entitatek egin duten bitartean. Hala ere, azken egunetan zifrak nabarmen gora egingo duelakoan daude. Gogoan hartu behar da, aurreko hiru edizioetan, norbanakoen kopurua beti horren bikoitza izan dela gutxienez. Aurreneko urtean (2018an) 1.812 izan ziren bitartean, 1.591 animatu ziren 2020ean pandemiak baldintzatutako edizioan. 2022koan, aldiz, 1.736 lagunek parte hartu zuten (1.538 Ahobizi eta 298 Belarriprest). Edizio denetan beti, Ahobizi gehiago izan dira Belarriprestak baino, eta emakumezko gehiago (%67a) gizonezkoak baino. Hortaz, azken edizioaren parte hartzea hobetzeko helburua dute oraingoan. Eta izena emateko deia luzatzearekin batera, parte hartuko dutenek hilaren 15etik 25era txapa bereizgarria jantzi beharko dutenez, horiek jasotzeko hiru hitzordu prestatu ditu Herri Batzordeak.
Aurreneko biak Portuan izango dira: hilaren 3an 11:00etatik 14:00etara, eta hilaren 10ean, 11:00etatik 14:00etara. Lehen hitzorduan, gainera, taberna ibiltariaren presentzia izango da herrian, eta haiekin bat egingo du Euskaraldiak. Bigarrenean, Hondarribiko Dantza Eskolak kalera
Txapa hartzeko azken txanpa
Azken hilabeteotan Euskaraldia antolatzen aritu diren Hondarribiko eragile eta norbanakoak apirilaren 29an egin zuten azken herri batzordea. Maiatzaren 15etik 25era egingo den hizkuntza joerak eraldatzeko ariketa soziala begiz jota dute dagoeneko, eta azken asteetan motorrak berotzeko aurrera eramandako ekintza guztien ondotik, atzera kontua hasi dute dagoeneko. Txapa soinean jantzi eta "Euskarari ximiko" lelopean, egitarau oparoa izango baita datozen egunetan Hondarribian.
Maiatzaren 8an, Olatz Altuna, Saioa Zabala eta Mikeldi Zeberio adituek euskarak herrian bizi duen egoera izango dute aztergai. "Euskararen erabilera Hondarribian: argiak eta itzalak" mahai-ingurua antolatu dute Blagan elkartearekin batera, eta Jaime Altunak gidatuta. Maiatzaren 9tik aurrera "Euskara eta artea" erakusketa kolektiboa ikusteko aukera izango da, eta lau ostegunetan jarraian, haur eta gurasoentzako Parketarrak saioak egingo dituzte 17:00etan Puntaleko haur-parkean.
Mintzodromo ibiltaria ere proposatu dute Euskaraldiaren irekiera egunean, 18:00etan Alde Zaharretik Portua auzorako bidean. Aurretik, Kasino Zaharreko lorategietan Txapa Jartze ekitaldi kolektiboa proposatu dute, Euskaraldiari abiada emateko. Hilaren 15ean ere, Miren Agur Meabek hitzaldia eskainiko du. Hitzordu andana bat proposatzen dute egun horietarako, baina maiatzaren 23tik 25erako asteburua izango da euskarari kalean ikusgarritasuna emateko puntu gorena.
Izan ere, maiatzaren 23an Hondarribia Dantzan jaialdiarekin batera, Kemen dantza taldeak Otsagabiako dantzariekin emanaldia egingo du 19:00etan Santiago kalean. Eta hilaren 24an Gamazada Makiljoko ikuskizuna proposatuko du Ortzadar dantza taldeak 19:00etan Arma Plazan. Maiatzaren 25ean borobilduko dute dantza asteburua, Dantzari Txiki Eguna ospatuko baitute 11:0etatik kalejirarekin hasi, Arma Plazako dantza saioarekin jarraituz, eta Soroetan 16:00etan egingo den erromeriarekin.
Hala ere, hilaren 24koa izango dute egun handia, oro har, Portuan barrena Eromeria Ibiltaria egingo baita 12:00etan. Eta Madalena plazan herri bazkaria egin ondotik, 16:00etatik gauerdira Euskaraoke Herrikoia ospatuko dute, Euskaraldiaren baitan antolatutako ekimen parte-hartzaile kolektiborik handiena. Udalak oroitarazi duenez, 80 pertsona edo talde beharko dira Euskaraokea osatzeko. Eta hilaren 11era arte zabaldu dute izena emateko epea. Antolatzaileek zehaztu dutenez, parte hartzeko beharrezkoa da webgunean dagoen orria betetzea,
Egunean bertan ez da inprobisatzeko aukerarik izango, beraz, Euskaraoke 2025 - Hondarribia - Hondarribia atari honetan izena ematera animatu dute. Gainerakoan, herri bazkaria Blagan elkarteak antolatuko du, eta txartelak Basque, Branka, Itxaropena eta Ttopara tabernetan daude salgai 15 eurotan.