Hondarribia dantzan 2025

Euskal dantzek Hondarribiko kaleak hartuko dituzte datozen egunetan

Aitor Errazkin 2025ko mai. 19a, 16:39

Maiatzaren 13tik 25era, dantzak protagonismo osoa hartuko du Hondarribian. "Hondarribia Dantzan" ekimenaren bidez, euskal kulturari lotutako jarduerak antolatu dira, herritarrei eta bisitariei euskal dantzak eta ohiturak gertutik bizitzeko aukera emanez. Kemen dantza taldeko Amaia, Amaiur eta Mikelekin hitzegin dugu

Egitaraua jantzien erakusketa batekin abiatuko da maiatzaren 13tik 25era bitartean. "Nafarroako dantza, tradizio eta jaien jantziak" izeneko erakusketa Arma Plazan egongo da ikusgai astelehenetik larunbatera 10:00etatik 19:00etara, eta igandeetan 10:00etatik 14:00etara.

Maiatzaren 22an, ostegunez, "Momotxorroak, kaos baten istorioa" dokumentala proiektatuko da Itsas Etxean, 19:00etan, eta ondoren mahai-inguru bat egingo da. Sarrera doakoa izango da, eta Arma Plazan edo tickets.kutxabank.es atarian eskuratu daiteke.

Maiatzaren 23an, ostirala, dantza emanaldi berezi bat izango da Santa Maria Madalenan 19:00etan. Otsagabiko Dantzariak eta Kemen Dantza Taldea arituko dira bertan.

Larunbatean, maiatzaren 24an, "Gamazada" izeneko ikus-entzunezko ikuskizuna eskainiko du Ortzadar Euskal Folklore Elkarteak, 19:00etan Arma Plazan.

Azkenik, maiatzaren 25ean, igandez, "Dantzari Txiki Eguna" ospatuko da. Goizeko 11:00etatik aurrera dantzari gazteek herrian zehar dantzatuko dute, eta 12:30ean agerraldia egingo dute Arma Plazan. Egunari amaiera emateko, 16:00etan erromeria bat egingo da Soroetan. Parte hartuko duten taldeak hauek izango dira: Adaxka, Kemen Dantza Taldea, Ortzadar (Iruñea), Tantirumairu (Lesaka), Lurra (Urretxu), Akelarre (Hendaia) eta Hondarribiako musika eskolako dantzariak.

Hondarribia Dantzan ekimenak euskal dantzaren aniztasuna erakusten du, eta, aldi berean, belaunaldi berrientzako transmisio-lan garrantzitsua egiten du.