Hondarribiko hondartzako zaindariak martxan jarriko dira ekainaren 14an

Antxeta Irratia 2025ko eka. 11a, 11:11

Larunbatean estreinatuko dute Hondarribiko hondartza denboraldi ofiziala. Irailaren 14a arte Gurutze Gorriko 13 soroslek bermatuko dute egunero sorospen eta zaintza lana, bihotz-suspertze, erreskate eta ebakuaziorako baliabide tekniko guztiekin. Bestalde, "Hondartzak Denontzat" ekimenari esker, desgaitasuna edo mugikortasun urria duten pertsonek bainu lagundua izango dute 11:00etatik 19:00etara. Iaz 161 lagunek erabili zuten zerbitzua.

Ekainaren 14an Gurutze Gorriak sorospen eta zaintza zerbitzua martxan jarriko du Hondarribiko hondartzan. Uda honetan 13 soroslek beteko dute zerbitzu txanda bakoitza, eta pertsonen segurtasuna zainduko dute irailaren 14 arte. Zehazki, zerbitzuak 6 sorosle, hondartzako buru bat eta patroi bat izango ditu. Horrez gain, 3 sorosle daude bainu lagundua eskaintzeko, eta zerbitzua koordinatu behar da.

Bestalde, Gipuzkoako Gurutze Gorriak azaldu duenez, erreskate eta laguntza lanak egiteko, desfibriladore automatikoak (KDA), oxigenoterapia, immobilizaziorako materiala, osasun-laguntzarako eta ebakuaziorako materiala dituzte. Gainera, 15 urte baino gehiagotik, sorospen-postuetan haurrentzako identifikazio-eskumuturrekoak daude. Beraz, hauek erabili nahi izanez gero, eskatu besterik ez dira egin behar. Eskumuturreko horietan harremanetarako zenbaki bat idazten da, haurra galtzen baldin bada deitu ahal izateko.

"Hondartzak Denontzat" bainu lagundua

Urte luzetan Hondarribiko hondartza Gipuzkoan desgaitasuna, mugikortasun urria edo menpekotasuna duten pertsona guztientzat erreferentziazkoa izan da. 2008an Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioarekin lankidetzan martxan jarritako Oztoporik Gabeko Bainuaren zerbitzuan aintzindaria izan zen Hondarribia, eta bere azken urtetan 1.000 erabiltzaile inguru jaso izan zituen arren, etenaldi bat jasan zuen pandemia ondoko urteetan. 

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatuta, duela bi urte berrekin zioten zerbitzu honi Gipuzkoan, horretarako aproposak diren Getaria eta Hondarribiko hondartza lasaietan. Beti ere, bandera berdea dagoen egunetan eskaintzen du Gurutze Gorriak "Hondartzak Denontzat" ekimena. 2024an, zifra historikoak erregistratu zituzten gizarte-asistentzien barruan, 673 bainu lagundu egin baitziren (2023an baino 389 bainu gehiago), 512 Getariako Malkorbe hondartzan, eta beste 161 Hondarribian.

Zerbitzu hau hondartzako egun batez gozatu nahi duten eguneko zentroei eta egoitzei zuzenduta dago bereziki. Baina desgaitasunen bat duten herritar orok eska dezake, ekainaren 14tik irailaren 14ra 11:00etatik 19:00etara, aldez aurretik zerbitzua telefonoz erreserbatuz. Hondarribian 600 908 523 zenbakira deitu behar da. Lagundutako bainurako gailuak aulki anfibioak, makuluak (taka-takak) eta salbamendu-txalekoak eskaintzen ditu Gurutze Gorriak, desgaitasuna duten pertsonei bainua errazten dietenak, eta une oro Gurutze Gorriko sorosleek laguntzen diete. Bainuak 25-30 minutuko iraupena du, eta 2 soroslek parte hartzen dute.