Azken hilabeteetan gogotsu aritu dira entseguetan, giro onean eta ilusioz. Kontzertuak bi zati izango ditu: lehenean obra ezberdinak, bigarrenean kide ohiekin hiru kanta berezi. Amaieran, Javi Bustok propio konposatutako obra baten estreinaldia egingo da, berak zuzenduta. Zuzendari historiko guztiak gonbidatuta daude, eta kontzertua eskerrak emateko une hunkigarria izango da. Maribel Gartzia, Xatz eskifaia abesbatzako kidearekin hitzegin dugu