Hondarribiko Udaltzaingoak zenbait adin txikiko identifikatu eta atxilotu ditu ibilgailuak erasotzeagatik

Antxeta Irratia 2025ko uzt. 14a, 09:16

Hondarribiko Udaltzaingoak zenbait adin txikiko identifikatu eta atxilotu ditu. Gipuzkoan ospatzen ari zen DonostiCup izeneko kirol ekitaldian parte hartzen ari ziren, eta Hondarribian ostatu hartzen zuten. Herriko hainbat puntutan aparkatuta zeuden ibilgailuetan kalteak eragin dituzte. Kaltetuek Udaltzaingoaren egoitzara jo dezaketela gogoratu du Hondarribiko Udalak euren eskubideak defendatzeko. 

Udaltzaingoak bi egunetan burutu du ikerketa, herritarren segurtasuna eta ondasunen babesa lehenetsiz, eta gertakarien inguruko informazio zehatza bildu ondoren, dagokion espedientea ireki da Hondarribiko Udalean, gertakarien erantzukizunak eskatzeko. Udalak «Udaltzaingoak egindako lana eta erakutsitako konpromisoa» nabarmendu du, «ahalik eta epe laburrenean egoera argitu eta erantzun instituzionala ematea ahalbidetu duelako». 

Era berean, Udalak gogorarazi nahi du kalteak jasan dituzten herritarrek Udaltzaingoaren egoitzara jo dezaketela dagokion salaketa jartzera, euren eskubideak defendatzeko eta espediente administratibo eta judizialak behar bezala izapidetu ahal izateko.