Datuak arduraz hartu zituztela esan du Lekuonak. « UEMAko urteko batzarrean izan genuen datu hauen berri ». Hala ere, zehaztapen garrantzitsu batekin jaso dituzte datuak; izan ere, « oraingo bidean jarraituz gero, hau da, politikak berdinak izanez gero » bilakatuk dira aurreikuspenak errealitate. Beraz, datuak abisu moduan hartu dituztela eta egora honen aurrean zer egin badakitela esan du.
« Kanpotik datorren horren lehentasuna normalki ez da hizkuntza , lana baizik. Gainera, bi hizkuntza hegemoniko ditugu inguruan » Hau dela eta, normaltzat jo du Lekuonak atzerakada hauek ematea. Besteak beste, etxeetako hizkuntza paisaia guztiz aldatuko da; izan ere, euskarak beste pisu izango dute gaztelera ez diren hizkuntzek aurreikusitako joeren arabera.
Gazteen inguruan ere aritu da Lekuona. Aurreikuspenen arabera 15-24 urte bitarteko gazteen %80k euskaraz jakingo badu ere erabilera %13,6 jaistea aurreikusten da. Hondarribian, aldiz, egungo erabilera adin tarte honetan ez da %10era iristen. « Nik uste dut ikasten bagoazela, hamarkadetan ezagutza izan da lehentasuna, batzuk lehenago besteak beranduago jabetu gara ezagutzak ez duela gaitasuna ematen ». Paperezko azterketa batek gaitasuna neurtzen ez duela esan du Lekuonak bai ordea elkarrizketa bat edukitzeak. Era berean kontzientziari ere garrantzi eman dio. Hori dela eta, beste herri batzuetan gertatu daitekeenaren argazkia dela dio Lekuonak.
« Gazteek egiten duten hori da ikusten dutena » « Heldu izateko, ematen duenez, hizkuntza gaztelera da » Haurrei euskaraz egitea hizkuntza kontzientzia sortzeko nahiko ez dela esan du Lekuonak, helduek gazteleraz egiten jarraitzen duten bitartean. Euskarak atzera egiteko beste faktore bat mugikortasun ohiturak dira. Eskualdeko erreferentziazko hiria Irun den neurrian bertako hizkuntza ohiturak kutsatu egiten direla esan du Lekuonak. Era berean, herri kohesioak eta herrigintzak berebiziko garrantzia dutela esan du. « Ez nuen nahi euskararen alde zegoen edonor bakarrik sentitzea ». Herria berriz ere elkartzea helburu dutela esan du. Bide horretan, besteak beste, Euskaraldiko eskaintza edo euskaraokea antolatu dituztela esan du.
Amaitzeko hizkuntza politiken garrantziaz mintzatu da Lekuona. « Udaletik asko dago egiteko eta udalak izan behar gara horretan erreferente, bitarteko eta eragile » Hala ere , norbanakoak ere ardura baduela esan du « Euskarak behar gaitu, ez du beste inor ». Bestalde, afera honi orain dela asko heldu behar zitzaiola azpimarratu du, 2016ean dagoeneko euskararen erabilera %21koa baitzen, nahiz eta ezagutza %70etik gorakoa izan. Alarmak aspaldi piztu beharra zirela gogoratu du. Egiteko bidea oraindik luzea bada ere beharrezkoa den beste baliabide eta ideia martxan jarriko dituztela esan du.
Martin Aramendi UEMAko lehendakaria Euskal Irratietan mintzatu zen joan den astean. Elkarrizketa entzungai da jarraian.