Lehenik eta behin, denboraldia ez oso ongi hasi dutela onartu digu Ugartek, nahiz eta lasai agertu den; izan ere, segundo bakarrean bost traineru dabiltza lehian. Itsaso zabaleko estropadak orain hasiko dituzte, hondarribiarrek urtean zehar asko lantzen duten eremua. Gainera, maila geroz eta altuagoa dela esan du Ugartek « Arraun Lagunakek maila mantendu egin du, Tolosak lehen aldiz Euskotren Ligako bandera bat eskuratu du eta Orio bigarren postuan ibili da estropada ia guztietan » « ETE ligatik igo diren Zumaia eta Astillerok ere asmoa dute gelditzeko ».
Bilbo eta Donostia dira Ugarteren estropada eremurik gustukoenak. Batetik, Donostiak kaleen arteko ezberdintasun handia du, ondorioz, estropadak oso bereziak izaten dira. Bestetik, Bilbon, erlojupeko estropada jokatzen da, estropada ezohiko izaten da arraunlarientzat haiek ez beste erreferentziarik ez baitago.
Egunerokoaz ere mintzatu zaigu Ugarte. Azaroan hasten dituzte entrenamenduak eta udaberrian atsedenaldi txiki bat egiten dute. Ondorioz arraunlariek denbora asko pasatzen dute elkarrekin. Kostata trainerua aurrera atera badute ere, taldean 16 arraunlarik eta patroiak osatzen dutela kontatu digu Ugartek. Arraunlarietako 9 harrobikoak dira, besteak, berriz, Mendexa, Lekeitio edo Santurtzi bezalako herrietatik iritsitako arraunlariak dira. Elkarbizitza oso ona eta konfiantza handia dutela ere azpimarratu du Ugartek.
Neguko sasoia gogorra egiten da Ugarteren hitzetan. Taldekide askok kanpoan ikasten dute, ondorioz trainerua osatzea zaildu egiten da. Bestalde, itsaso txarrarekin entrenatu behar izaten da baita eguraldi txarrarekin ere. Une horretan ohikoa izaten da egindako lan guztiak zerbaitetarako balioko duen pentsatzea. Gainera, hilabete hauetan, gimnasioko lanak garrantzi berezia hartzen du « esan dezakete nahi dutena, ez zarela zenbaki bat, baina azkenean ergometroak zuk egiten dituzun lanak zenbaki batek definitzen ditu, Wattak » « Zure pisuaren arabera Watt batzuk mugitu behar dituzu »
Hala ere, beste arrazoi batzuengatik bada ere udara gogorra egiten zaie arraunlariei. « Zure lagun guztiak, oporretara joaten dira, herrietako jaiak dira eta gu zin gara atera. Gu gazteak gara eta denok nahiko genuke kalean egon. Koadrilakoak ere batzuetan haserretu egiten dira ». Horrelakoetan neguko lan guztia burura etortzen zaiela zan du Ugarteko eta horrela denboraldian aurrera egin ahal izaten dutela.
Estropada aurreko momentuez hitz egiteko aukera izan dugu. Gehienetan estropada eremura egunean bertan gerturatzen dira Hondarribiarrak. Goiz esnatu eta ongi gosaltzea garrantzitsua dela esan du Ugartek, ostean elkartera gerturatu ohi dira eta bertan eguneko estropadaz mintzatzen dira. Ondoren estropada eremura joaten dira, bertan dena prest izaten dute eta estropadari buru-belarri ekiten diote.
Hondarribian arraun egitea, berriz, ezberdina izaten da Ugarterentzat. « Oraindik gogoan dut espigoira sartu eta oilo ipurdia jarri zitzaidala ». Gainera, herriaren ordezkari sentitzen dira neurri batean, ondorioz, presio handia sentitzen dute.
Amaitzeko gizon eta emakumeen ligen arteko ezberdintasunaz mintzatu da Ugarte. Aldeak egun ere handiak direla azpimarratu nahi izan du, batetik Kontxako eta Zarauzko banderetan bakarrik baitaude sariak parekatuta. Gainera, komunikabide batzuetan jasotako tratuaz ere kexu da; izan ere, gizonen arraunaz besterik ez dira solasten. Kluben egunerokoan ezberdintasunak txikiagoak direla ere esan du.
Argazkia: Josu Z./Elkarrizketatuak utzia