Badator urteroko margo lehiaketa Emekiren eskutik

Antxeta Irratia 2025eko abuztuaren 7a

Igande honetan, abuztuaren 10ean ospatuko da Hondarribian XXXI.

Kale Margo Lehiaketa. Emeki Emakume Elkarteak antolatzen du topaketa. Izen ematea 09:00 eta 11:00 bitartean izango da Emeki Elkartearen lokalean eta lanak 18:00 eta 20:00 bitartean egongo dira ikusgai San Pedro kalean. Xehetasun gehiago biltzeko Tzane Carrilo Emeki Elkarteko kidearekin izan da Amaiur Miguel lankidea.