Joan den abuztuaren 15ean Zumardikoak elkarteak antolatutako Pil Pil Bakailau Txapelketa ospatu zen Damarri plazan. Bero handia eginagatik ere, lapiko artean giro bikaina bizi izan zuten bertan parte hartutako 17 lehiakideek. Epaimahaia herriko sukaldari ezagunek osatu zuten; Gorka Txapartegi, Jon Ayala, Adur Arrieta, Amaia Urdangarin eta Iñaki Gezala, Bacalaos Santymarreko Alberto Santiagorekin batera. Zumardikoak elkartetik lehiakide guztien parte-hartzea, eta epaimahaiaren lana eta profesionaltasuna eskertu nahi izan ditu.
Hiru sari banatu zituzten lehiaketan. Enrique Aizpioleak eraman zuen pil pil erako bakailao onenei lehen saria. Txanoa elkarteko Manuel Suarez izan zen bigarrena, eta hirugarren saria Pedro Barahona, Kurpil elkarteko ordezkariak jaso zuen. Sari banaketan, Miguel Tovarren familiak (alargun eta bilobekin) parte hartu zuen. Hondarribiko Udaleko zinegotzi izana 1987-1991 agintaldian, eta Zumardikoak elkarteko kidea 77 urterekin zendu zen 2024ko abenduaren 21ean.