Lehiaketa honek urte hauetan zehar sukaldari onenen topagunea izan da, eta orain arte Nafarroako eta Gipuzkoako sukaldariak izan dira nagusi, zazpina aldiz bidaiatu baitu txapelak lurralde bakoitzera. Nabarmenduz, Hondarribiko sukaldariek pintxoen sormenaren hiriburu bilakatu dutela hiria. Izan ere, Hondarribiko Gran Sol lautan irabazi du txapelketa, eta hala Sardara ostatuko Gorka Souto eta Martin Merinok, nola Irungo Danako jatetxeko David Rodriguez eta Naiara Abandok behin nagusitu dira.
Gainerakoan, lurraldeka, hirutan irabazi du establezimendu arabar batek, eta Bizkaia eta Ipar Euskal Herriak behin irabazi dute lehiaketa. Aurtengo edizioan, 54 sukaldarik parte hartu ahal izango dute hiru sailkapen saioetan, eta horietatik 15 lehiakideko finalerdia aterako da. Azkenik, Itsas Etxea auditoriumean jendaurrean egingo den finalean zortzi onenak ariko dira.