Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasuneko, Turismoko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak jakinarazi duenez, Hondarribiko Udalak egindako eskaerari erantzunez, jaietan gaueko zerbitzu bereziak eskainiko dituela. Irailaren 3tik 11rako gauetan, herriko jaiez gozatu nahi duten pertsonek modu jasangarri, eroso eta seguruan gozatu ahal izan dezaten. Azahara Dominguez diputatuak adierazi duenez, irailaren 3an (asteazkena) eta 4an (osteguna), E78 lineak (Hondarribia-Irun) zerbitzu bereziak izango ditu, eta 23:00etan Hondarribitik eta 23:15ean Irundik irtengo dira. «Gipuzkoako beste udalerri batzuekin egiten ari garen bezala, Lurraldebuseko zerbitzu bereziak jarriko ditugu martxan, hala nahi duten pertsona guztiek, autoa izan ala ez, Hondarribira hurbiltzeko aukera izan dezaten», azaldu du foru ordezkariak.
Era berean, irailaren 5, 6 eta 7ko gauetan E27 lineak (Hondarribia-Donostia) zerbitzu berezia izango du, eta 22:40ean aterako da Hondarribiatik. Bestalde, E77 lineak, ibilbide bera egiten du baina gauez, Hondarribitik 23:00etan eta ordu erdiro irtengo da gauerditik hasi eta goizeko 6:00etara. Donostiatik ordea, 23:20ean abiatuko da aurreneko zerbitzua, 30 minuturo izango da 6:50era arte. Azkenik, E78 lineak (Hondarribia-Irun) 15 minuturo izango ditu irteerak Hondarribitik 23:15etik 6:30era (00:00etatik 3:00etara izan ezik). Irungo irteerak, aldiz, 23:30tik 6:45era (00:15etik 3:15era izan ezik).
Irailaren 7tik 8ra dagokionez, E27 linea 22:40ean irtengo da Hondarribitik, eta 23:30ean Donostiatik. E78a, berriz, 23:00etan irtengo da Hondarribitik eta 23:15ean Irundik.
Irailaren 8an, astelehena, jaietako egun handian, goizean goizetik indartuko dute zerbitzua Irundik Hondarribira alardea ikusi edo parte hartzera joan ahal izateko. Hartara, E78 linea 5:30ean, 5:45ean eta 6:05ean irtengo da Irundik. Gainera, 16:00etatik aurrera, E25 linea (Hondarribia-Irun) indartu egingo dute. Gauean, E77 eta E78 lineek asteburu horretako zerbitzu berezi berberak izango dituzte.
Irailaren 9tik 10erako gauerako, E78 linean zerbitzu berezi bat jarriko da, 23:00etan eta 23:30ean Hondarribitik eta 23:15ean eta 23:45ean Irundik irtengo dena.
Irailaren 10etik 11rako gauean, E27a 22:40ean irtengo da Donostiarako noranzkoan, eta E77ak, berriz, 23:00etan, 00:00etan, 1:00etan, 1:30ean, 2:00etan, 2:30ean, 3:00etan, 4:00etan, 4:30ean, 5:00etan eta 5:30ean emango du zerbitzua. Hondarribirako irteerak 23:20ean, 23:50ean, 00:50ean, 1:50ean, 2:20ean, 2:50ean, 3:20ean, 3:50ean, 4:50ean, 5:20ean, 5:50ean eta 6:20ean izango dira. Gau horretan, E78k irteerak izango ditu Hondarribitik 23:00, 23:15, 23:30, 23:45, 00:15, 00:45, 1:15, 1:30, 1:45, 2:00, 2:15, 2:30, 2:45, 3:00, 3:15, 3:30, 3:45, 4:15, 4:45, 5:15 eta 5: 45ean; Irundik 23:15, 23:30, 23:45ean. 00:00, 00:30, 1:00, 1:30, 1:45, 2:00, 2:15, 2:30, 2:45, 3:00, 3:15, 3:30, 3:45, 4:00, 4:30, 5:00, 5:30 eta 6:00etan.
Azkenik, irailaren 11tik 12rako gauean, E78 lineak zerbitzu bereziak izango ditu 23:00etan eta 23:30ean Hondarribitik eta 23:15ean eta 23:45ean Irundik.
Ordutegiak Lurraldebuseko webgunean edo erabiltzaileari arreta emateko 900 300 340 telefonoan kontsultatu ahal izango dira une oro.
Bidasoan hobekuntza nabarmenak
Azahara Dominguezek gogorarazi du bere departamentuak hobekuntza nabarmenak egin dituela legealdia hasi zenetik Lurraldebusek eskualdean ematen duen zerbitzuan. Entzuketa aktiboa egiten ari direla dio, tokiko agintariekin elkarlanean herritarren beharrak asetzeko. Uda honetan, adibidez, Hondarribia eta Irun eta Donostiako ospitale-eremuaren eta Miramongo parke teknologikoaren arteko linea zuzen berria jarri da martxan, eta Hondarribiko aireportuaren eta Donostiako zentroaren arteko linea zuzena berriro gaitu da. Abuztutik, zerbitzua hobetzeko espedizio gehiago egin dira.