Hondarribiko Udalak proposatutako prozesu parte-hartzailean 1.106 herritarren bozka jaso ondoren, Alberto Lasa Ansalak hunkiturik eta bere senideez .eta herrikideez inguraturik. Parrokiko Abesbatza eta Txistularien Alardeko zuzendari, Goxoki eta Zurbesta koruen sortzaile ere izan da. 1991-1995 Kultura zinegotzi zenekoan, Herri Kanta Jaialdia, Musika Eskolaren sorrera edota Psilocybe aretoa bideratu zuela gogoan hartu dute, besteak beste. "Ez nekien hainbeste gauza egin nituenik, zortea dut gustoko dudana egin dudalako urte luzez, besterik ez", adierazi du Lasak esker onez.
Bizitza osoan kulturan eta herrigintzan egindako ekarpena aitortu diote jendez lepo udaletxean ospatutako ekitaldian. Bere "jokabide zorrotza lanean" eta "eskuzabaltasuna eta umiltasuna" nabarmendu dute. 1974an bere aita Alberto Lasa Badiolak jasotako Urrezko Intsignia ere gogoan hartu dute, bere sendiak "bi belaunalditan egindako ekarpen handia eta hondarribitartasun sakona" goraipatuz.