Hondarribiko Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin, TREBA programaren bigarren edizioa abiatuko du urrian, gazteen, nerabeen eta familien ongizate emozionala sustatzeko helburuarekin. Saioak Kultur Etxean egingo dira, eta bertan emozioen kudeaketa, bullying-a edo osasun mentala bezalako gaiak landuko dira.
Isaac Palencia Gazteriako zuzendari nagusiak azpimarratu du programaren arrakasta: “Gipuzkoako gazteen hezkuntza eta garapen pertsonala sendotzea da gure helburua”. Bestalde, Hondarribiko zinegotzi Lupe Queirugak adierazi duenez, “TREBAk aukera ematen du gazteen eta familien arteko komunikazioa eta enpatia indartzeko”.
Aurtengo berritasunen artean urriaren 18ko jardunaldi berezia dago, TREBA Gazteak programaren barruan, non 17 eta 24 urte arteko gazteek autoezagutza eta ongizate emozionala landuko dituzten egun osoko tailer batean. Gainera, hilabetea ixteko, urriaren 30ean, gazteei zuzendutako EMANTZIPA dirulaguntzari buruzko saio praktikoa egingo da.
Saio guztiak doakoak izango dira, eta interesa dutenek Hondarribiko Udalaren webgunean aurkituko dute informazio guztia. TREBA programak, beraz, gazteen hazkunde emozionalerako eta familien arteko loturak sendotzeko aukera berria ekarriko du Hondarribiara.
TREBA SAIOAK
1. Treba Gurasoak – Urriak 14
GURE EMOZIOAK KUDEATZEN, GURE SEME-ALABEN BIDELAGUN IZATEKO
● Nerabe eta gazteen familientzako saioa
● Kultur Etxea (Denda kalea, 18)
● 17:30 – 19:00
● Euskaraz (gaztelaniarako aldibereko itzulpenarekin)
● Sarrera librea lekuak bete arte
2. Treba Gazteak – Urriak 18
AUTOEZAGUTZA ETA ONGIZATE EMOZIONALAREN OINARRIAK: OINARRIZKO IKASTAROA + STOP
ANTSIETATEA
● 17 – 24 urteko gazteentzako saioa
● Jardunaldi praktikoa. Bazkaria barne eta doakoa (Hondarribiko udalaren eskutik)
● 10:30 – 17:00
● Euskaraz
● 18 leku – Izen ematea derrigorrezkoa www.hondarribia.eus webgunean
3. Treba Gurasoak – Urriak 21
OSASUN MENTALA ETA NERABEAK
● Nerabe eta gazteen familientzako saioa
● Kultur Etxea (Denda kalea, 18)
● 17:30 – 19:00
● Euskaraz (gaztelaniarako aldibereko itzulpenarekin)
● Sarrera librea lekuak bete arte
4. Treba Gurasoak – Urriak 28
BULLYING-EGOERAK MINIMIZATZEKO INGURU SEGURUAK NOLA SORTU
● Nerabe eta gazteen familientzako saioa
● Kultur Etxea (Denda kalea, 18)
● 17:30 – 19:00
● Euskaraz (gaztelaniarako aldibereko itzulpenarekin)
● Sarrera librea lekuak bete arte
5. GAZ Zerbitzua – urriak 30
EMANTZIPA. EMANTZIPATZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZAREN INFORMAZIO SAIOA
● Kultur Etxea (Denda kalea, 18)
● 103 gela, 1. solairuan
● Hitzaldia
● 18:00 – 19:00 (+ galderak)
● 25 leku - Sarrera librea lekuak bete arte