Hondarribiko familiek “Euskararen Kriseilua” piztuko dute sugarra bizirik mantentzeko

Antxeta Irratia 2025eko abenduaren 3a

Gaur 18:00etan ekitaldia ospatuko dute Itsas Etxean, aurten egitasmoan parte hartzen duten Ama Guadalupekoa, Egiluze eta Talaiako LH3ko ikasleek. Hondarribia ekimenarekin bat egiten bigarren herria izan zen Gipuzkoan 2018an, eta urtero bezala, kriseilua haien etxeetara eramango dute haurrek, euskara bizirik mantentzeko konpromisoa hartuz. Izan ere, hizkuntza ohituretan eragin eta transmisioaren garrantziaz etxeko eremu intimoan gogoeta pizteko helburua du. 

Hondarribiko eskolartekoek “Euskararen Kriseilua” piztuko dute euskararen sugarra bizirik mantentzeko ekitaldia ospatuko dute gaur Itsas Etxean, arratsaldeko 18:00etan. Euskaltzaleon Topagunetik bultzatutako ekimena, “Euskararen Kriseilua” pizteko deialdia luzatu diete Euskal Herriko 4 eta 8 urte bitarteko seme-alabak dituzten Euskal Herriko familiei. Zehazki, aurten Euskal Herriko beste 135 ikastetxeekin batera, Hondarribiko Ama Guadalupekoa, Egiluze eta Talaiako LH3ko ikasleek piztu dute kriseilua, euskara bizirik mantentzeko konpromisoarekin.

Euskara elkarrekin zaindu, hizkuntza ohituren inguruko hausnarketa egin eta transmisioa familiaren baitan bultzatzea bilatzen duen ekimena da honakoa. Hondarribiko ikastetxeen bidez jaso ahal izango dituzte familiek kriseiluak, euren etxera eraman eta euskararen sua bizirik mantentzeko.

Ekimena 2017an abian jarri zuten Ordizian aurreneko aldiz, eta Hondarribia Gipuzkoako bigarren herria izan zen ekimen honekin bat egiten 2018an. Gure eskualdean, Urruñan ere, zenbait eskoletan parte hartu izan dute azken urteetan. Iaz Ikastolako, Hiri barneko, Oletako eta San Frantses Xabier eskoletako klase elebidunetako eta murgiltze ereduko CE1 eta CE2 mailetako 103 ikaslek parte hartu zuten, eta haien familiek. Izan ere, hizkuntza ohituretan eragin eta transmisioaren garrantzia azpimarratzeko helburuarekin sortu zen proiektua. Hain justu, etxeko eremu intimoan, euskararen gaineko gogoeta egin eta ondorioz gogoetaren araberako urratsak egiteko aukera eskainiz.