Ederki pasatzeaz gain, 19 karroza eta konpartsa saritu dituzte Hondarribiko inauterietan

Antxeta Irratia 2026ko otsailaren 17a

Karroza Onenaren Saria Carlos Zapirain dantza eskolak eskuratu duen bitartean, konpartsa kategoria ezberdinetako partaide gehien dituztenen artean, Zirko Cardini (Oihana Cahen Carda) eta Hor Konpon Inauteritako Elkartea saritu dituzte, eta Hondarribikoa ez den hoberenaren saria Gazte Landetxa Gazte Elkarteak eskuratu du.

Inauterietako lehiaketa ezberdinen sari banaketa ospatu zuten atzo Hondarribiko udaletxeko areto nagusian. Kultura eta Turismo departamenduak antolatuta igande goizeko desfileen karroza eta konpartsa sarituak elkartzeaz gain, herriko merkataritza establezimenduak jai giroa sustatzeko Erakusleiho Lehiaketan saritutako Higer Optika (600 euroko saria), Ongi Etorri (400€) eta Andrea Opariak dendak (300€) ere jaso zituzten sariak. 

Igandeko desfileari dagokionez, Karroza Onenaren Saria Carlos Zapirain dantza eskolak eskuratu du, garaikurra eta 800 euro, eta Hor konpon Inauterietako Elkartearentzat izan da 600 euroko bigarren saria. Hirugarren saria, berriz, hutsik gelditu da.

Konpartsa kategoria ugari daude, partaide kopuruaren arabera. Alde horretatik, A kategorian Guillermo Sodupe Zalacain (150€) eta Maximo Martinez Gorritxo (90€) saritu ditu Hondarribiko Udalak. B taldekoen artean, aldiz, Jon Puente Fernandezek 200 euro eta garaikurra eskuratu du, eta bigarren saria (120€) Los Ramones konpartsak (José Ramón Lorenzo Sanz). Bestalde, C kategoriako lau sari banatu dituzte. 300 euro eta garaikurra Zirko Cardini (Oihana Cahen Carda), Mugiri Kultur Taldea (140€), eta 100 eurorekin hirugarren eta laugarren sarituak, Kanpistak (Edurne Martin Aguirre) et Jaitan Kan (Amaia Tovar Antona) izan dira hurrenez hurren. Herriko konpartsekin amaitzeko, D taldeko handienen kategorian, Hor Konpon Inauteritako Elkarteak eraman du lehen saria, 800 euro eta garaikurra. Eta bigarren saria (600€) Kuki Taldeak eskuratu duen bitartean, Pilar Peña Dantza Eskola (400€), Carlos Zapirain Dantza Eskola eta Beste Bat Txaranga (Iñigo Larzabal Bengoetxea) 230 euro bana. 

Bestalde, Hondarribikoa ez den konpartsarik onena Gazte Landetxa Gazte Elkarteak eskuratu du, 800 euro eta garaikurrarekin. Gainerakoak ere, Irungo larunbata eta igande arratsaldeko desfileetan parte hartu duten My Dance Studio (600€), Santiagoko Deabruak (400€), Trikuharri Elkarte Soziokulturala eta Jazz Arte Dantza Taldeak izan dira sariztatuak, azken bi hauek 230 eurorekin.