Hondarribiko Udalak aurtengo Jai Nagusietako txosnak jartzeko eskaerak aurkezteko epea zabaldu du gaur. Uztailaren 15era arte herrian egoitza duten irabazi-asmorik gabeko kultura, kirol, aisialdi edo elkarte sozialek har dezakete parte. Udalak argitu duenez, udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo BAZen aurkeztu behar dira eskaerak, eta gehienez ere sei txosna baimenduko dituzte Bentako jaietako kontzertu gunean.
Erabakia zozketa bidez hartuko dute, uztailaren 17an, 13:30ean, Udaletxeko Areto Nagusian. Txosnak banatzeko oinarriak esteka honetan kontsulta daitezke.