Irailaren 6an herriko jaiak iragartzen dituen Pregoi Txikia ospatzen dute Hondarribiko Udaletxeko arkupeetan 2018az geroztik. Jaiak «maitasunez, eskuzabaltasunez, errespetuz eta bizipozez» ospatzeko deia egin ohi dute Hondarribiko haurrek urtero. Eta aurtengoan ere, Hondarribiko Txistu Taldeak lagunduta herriko 9 urteko neska-mutil banak mezua irakurri eta Kale Nagusia puzgarriz betetzen duen txupina iragarriko dute.
Ekitaldiak arrakasta bildu zuen hasiera hasieratik, izan ere, urte gutxiren buruan herriko haur eta gaztetxoak bilakatu dira jaien hasierako protagonistak. Baita puzgarrien txupinaren ondotik Kale Nagusian gora ospatzen duten zezen puzgarrien entzierroa ere.