Artisau garagardoak lehen aldiz Gernikako Arbola hartuko du Garagardo azokaren IV. Edizioan

Amaiur Miguel 2026ko abuztuaren 6a

Berrikuntzaz beterik dator aurtengoan Hondarribiko Garagardo Azoka. Abuztuaren 8an ospatuko dute 12:00etan hasi 00:00ak bitarte. 9 garagardo postu eta 3 jateko leku izango dira. Gainera, aurtengoan azoka lekualdatu egingo dute eta, beraz, Gernikako Arbolean izango da aurtengo edizioa.

Abuztuaren 8an, larunbatean, ospatuko dute IV. Hondarribiko Artisau Garagardo Azoka. Aurtengo edizioa lekuaz aldatuko dute; eta beraz, Gernikako Arbolean egingo dute. 9 garagardo postu eta 3 jateko postu izango dira eta egun osoan zehar aisialdirako jarduerak ere izango dira.
Euskal Herriko eta kanpoko hamaika txokotatik etorritako ekoizleak egongo dira aurtengoan. Hala, 4 ekoizle gipuzkoarrak izango; Versum, Basabe, Brewery land eta Meta. Bestalde Scimmia arabatik etorriko da eta Nafarroatik Atala izeneko ekoizlea etorriko da. Kataluniatik etorritako 2 postu izango dira. Batetik, Refu eta bestetik, La salvatge. Azkenik, Kantabriatik Redneck garagardo ekoizlea etorriko da. Bazkaltzeko aukera ere egongo da Queseria la Visionaria, Doña Chepina Taqueria eta Peccato pizzeriaren eskutik.

Egitarau zabala antolatu dute egun osoan zehar. Goizean zehar, pailazoak edo herri kirol erakustaldiak izango dira. Ondoren, Hondarribiko tomate txapelketa, Zker Elektrotxarangaren emanaldia, Onavibe taldearen kontzertua eta DJ El Conde Orlok-en emanaldia izango dira gauerdira bitarte.

Tomate txapelketa dagokionez, 12:00etatik 14:00 bitarte aurkeztu ahal izango dira tomateak. Txapelketa 17:00etan izango da eta, ondoren, tomateak dastatzeko aukera izango da. Parte hartzaile bakoitzak 2-3 tomate aurkeztu beharko ditu. Parte hartzeko 2? ordaindu beharko dira eta bildutako dirua Palestinara bideratuko da Etxara elkartaren bitartez.


Egitaraua:
12:00 Azoka irekiera
12:30 Pailazo saioa
13:30 Harri jasotzaileak: Udane Ostolaza eta Jon Unanue "Goenatxo III."
17:00 Tomate Txapelketa
18:30 Tomate dastaketa herrikoia eta sari banaketa
19:00 Zker Elektrotxaranga
21:00 ONAVIBE taldearen kontzertua
22:30 DJ El Conde Orlok