Irailaren 16tik 22ra egingo den Europako Mugikortasun Astearen harira, Hondarribiko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu. Hiru hitzordu proposatuko dituzte egun horietan.
-
Irailak 17an «Zergatik txirrindaz ez?» hitzaldia eskainiko du Igone Mariezkurrena txirrindulari eta bidaiariak (18:00etan, Kultur Etxean).
-
Irailak 18an Tipi-tapa ibilaldi osasungarria egingo dute Itsas Etxetik abiatuta (11:00etan).
-
Irailak 20an Bizikleta martxa eta auzo jaia egingo dute Mendelun. Urteroko hitzordua 10:30ean abiatuko da martxa Gernikako Arbola plazatik eta Mendelun bukatuko du ibilbidea. Bertan, festa izango da, dj-ak, puzgarriak, aurpegi margoketak, jokoak eta beste hainbat jarduerekin.
Bestalde, Mugikortasun Asteari lotuta, aste horretan Balazta elkarteko kideen eskutik, San Gabriel, Betherram eta Uliazpi egoitzetako egoiliarrek trizikloan ibilbideak egingo dituzte herriko kaleetan barrena.
Baina programazioaren helburu nagusia herritarrek bizikleta eguneroko desplazamenduetan gehiago erabil dezaten denez, iaz bezala, ‘Emakumeak txirrindan’ hastapen ikastaroa proposatzen dute. Emakumeei zuzendutako ikastaro honetan, partaideei bizikletan modu autonomoan eta seguruan ibiltzeko beharrezko trebetasuna irakatsiko dizkiete beldurra galdu dezaten. Norberaren erritmo eta mailara egokitutako saioak izango dira. Argitu dutenez, ikastaro hau II. Berdintasun Planean jasotako 124 ekintzetako bat da. Bi orduko lau saio izango dira, irailaren 17an, 24an eta urriaren 1ean eta 8an, 18:00etatik 20:00etara. Izena eman beharko da parte hartzeko hemen.