Haur Danborradaren entseguetan parte hartzeko deialdia luzatu du Amute auzo elkarteak

Antxeta Irratia 2026ko irailaren 1a

Irailaren 7an (11:00etan) ospatuko dute Haur Danborrada, eta irailaren 3an eta 4an egingo dituzte entseguak Amuteko auzo elkartean 18:00etatik 19:00etara. Izena emateko azken deialdia luzatu dute, eta danborren banaketa azken entseguan egingo dute.

Amuteko Auzo Elkartea Hondarribiko txikienek irailaren 7an herriko kaleak danbor hotsez beteko dutela iragarri du. Urtero bezala, Haur Danborrada prestatzen ari dira, egun horretan 11:00etan Mendelutik abiatuta herriko kaleak zeharkatzeko. Baina aurretik entseguak egingo dituzte, irailaren 3an eta 4an, auzoko elkarteko lokalean 18:00etatik 19:00etara. Parte hartzeko auzo elkartean bertan izena eman behar da.

Argitu dutenez, danborren banaketa irailaren 4ko entseguan egingo dute.