Batukada feministarekin burrunba egiteko ikastaroa antolatu du Sustraitik Gozamenera elkarteak

Antxeta Irratia

Emeki elkarteak lagunduta, urriaren 10ean hasiko da ikastaroa eta bi larunbatean behin 11:00etatik 13:00ra batuko dira Hondarribiko emakumeen elkartearen egoitzan (Molla ibilbidea, 1). Izena emateko edo informatzeko sustraitikgozamenera@gmail.com posta elektronikora idatzi behar da.

Hondarribiko Emeki elkarteak eta Sustraitik Gozamenera elkarteak antolatuta, Batukada Feminista ikastaroa antolatu dute udazken honetarako. Azken urteetan Martxoaren 8an Hendaia, Irun eta Hondarribia lotzen dituen eskualde mailako manifestazioetan ez ezik, Emeki elkarteak antolatzen dituen hainbat ekimenetan ere parte hartu izan du Sustraitik Gozamenera elkarteko batukada feministak. Emakumeen elkarteak antolatzen duen pala txapelketan, adibidez, giroa jartzen. 

Oraingo honetan, berriz, nahi duen eskualdeko emakume orori zuzendutako deialdia luzatu dute, batukada jotzen ikasi eta hala nahi izanez gero, haiekin parte hartzeko. Aditzera eman dutenez, urriaren 10ean egingo dute aurreneko saioa 11:00etatik 13:00ra Hondarribiko Emeki elkartearen egoitzan (Molla ibilbidea, 1). Eta bi larunbatetan behin elkartuko dira. Izena emateko edo informatzeko sustraitikgozamenera@gmail.com posta elektronikora idatzi behar da.