Ibilbide luzeko taldea da, izan ere, 2010ean hasi zuten proiektua gizonezko abeslari talde gisa, bana 2017az geroztik ZWOZWOEINS (221) izena hartu zuen. Hiru digituek Bachen Singet dem Herrn maisulanari egiten diote aipamen. Izan ere, obraren azken atala —221. konpasean hasten dena— abesbatzaren zenbaki izarra bihurtu da, baita bere kontzertuei amaiera emateko azken pieza ere.
Abesbatza honen soinua eta presentzia eszenikoa kideek urteetan zehar jasotako prestakuntza bokalari zor zaiola gogoratzen dute Eskifaiako kideek, baita beren esperientzia musikalari ere koruko abeslari gisa, eta garai batean haur bakarlari izan zirelako.
Kontzertuetan eta emanaldietan, erromantizismoko, modernismoko eta XXI. mendeko errepertorioan oinarritzen da batez ere, eta mezak, abesti herrikoiak, moteteak, gospel abestiak eta espiritualak ere biltzen ditu. 2025az geroztik, gizonezko abesbatzaren zuzendaritza artistikoaz Marco Barcon arduratzen da, Tölzeko Haur Abesbatzako zuzendari, pianista, ahots-prestatzaile eta zuzendari artistikoa.