Bidasoa ibilbidean dauden zuloek oinezkoen segurtasuna arriskuan jartzen dute. Baina konponketa lanak egiteko Hondarribiko Udalak urteak daramatza Kostaldeen Zerbitzu Probintzialari tarte horretan esku-hartu ahal izatea eskatzen, lurzoruaren titulartasuna erakunde horri baitagokio. Orain arte, ordea, ez da inolako jarduketarik egin, eta bidearen egoerak okerrera egiten jarraitu du urteen poderioz.
Egoera horren aurrean, eta neguaren etorrerarekin kalteak areagotu daitezkeela aurreikusita, udalak konponketa-lanak bere gain hartu eta esku hartzea erabaki du, herritarren segurtasuna bermatzeko.
Udalak beste zenbait konponketa lan batzuei ere aurre egin beharko diela aurreikusten du, tokiko administrazioaren eskumenekoak izan ez arren. Momentuz, esku-hartze honekin hasi dira, eta Bidasoa ibilbideko espaloia altxa eta zoladura berritzearen kostua 33.792 euroko izango da. Udalaren aurreikuspenen arabera, azaroak 6, ostiralerako amaituko dituzte.