DISONANTZIAN, zaratatik eta erresistentziatik eraikitzeko gaua

Desadostasunetik sortzen da DISONANTZIAN: talkatik, zaratatik eta harmonia faltatik. Normatik kanpo pentsatu, sentitu eta bizitzeko espazio bat aldarrikatzeko gaua. Kontraesanak besarkatu eta bestelako errealitateak eraikitzeko elkargunea. Musika, erresistentzia eta transfeminismoa oholtza gainean elkartuko dira. Larunbatean, 21:00etan Hondarribiko Pslocybenea aretoan

Badator DISONANTZIAN! Azaroaren 28an, gaueko 21:00etan, desadostasunak, talkak eta harmonia faltak oholtza hartuko dute. Kontraesanetatik abiatuta, ezarritako arauak zalantzan jartzeko, zarata isilarazi beharrean hutsuneak zabaltzeko eta bestelako errealitateak irudikatzeko gaua izango da.

Musika izango da aldarrikapen horien adierazpide nagusia. III. Mundu Gerra, Katiuskak eta iiingles taldeek zuzeneko emanaldiekin girotuko dute gaua, eta ondoren, Muchachaderdiablo DJ-ak jarraituko du festa pizten.

Sarrerak salgai (HEMEN)