‘Yarin’ek kulturen arteko topaketa bat proposatzen digu, zeinetan Jon Maya dantzariak eta Andrés Marín bailaoreak, Julen Achiary-ren zuzeneko musikaz lagunduta, elkarrizketa zintzo batean topatzen diren. Euren arteko ezberdintasunak agerian daude, baita, haien bitartez, elkarrekin bide komun bat eraikitzeko eta bihar baterako bide bidai bati ekiteko desioa ere. Sarrerak: 8€ - 18 urtetik beherakoak: 4€ (Arma Plazan)
Hondarribiko Eskifaia txiki abesbatza eta Irungo Udal Musika Eskolako Orkestrak proposatuta, proiektu honekin omenaldia egin nahi zaio XX. mendeko rock sinfonikoan eragin handienetakoa izan duen taldeari. Sarrerak 2 eurotan Arma Plazan.
“Katapulta Tour Gipuzkoa 2023″ programarako hautatutako artista IAGO AZKUE 2003an jaio zen Azpeitian (Gipuzkoa) eta 7 zazpi urte zituela sartu zitzaion magiarekiko interesa. 2015ean lehenengo aldiz eman zuen bere lehen ikuskizuna Soraluzeko gaztetxean. 2016an “Txisteratik Egun Magikoaren I.edizioa”-n parte hartu zuen Azpeitian eta ordutik urtero egin ohi du.
Hondarribiak Liburu eta Disko Azokaren 30. edizioa ospatuko dute Arrantzale Auzoan, Gerediaga elkarteak antolatuta. Durangoko Azokan aurkeztutako nobedadeekin eta %10eko deskontuarekin. Goizez: 11.00-14:00 Arratsaldez: 16.30-20.00
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |