Mikrofonoaren beste aldean egotera ohitua dago Ihintza. Kazetaria da, ofizioz eta bokazioaz. Informazio edota gertakari askoren berri ematea ordea, kosta egin zaio maiz, gertakariaren parte ere zelakoan. Itziar Imatz eta Jose Luis Arrieta "Azkoiti" zenaren alaba da.
Oihana, Nikaraguan jaio zen. Euskal Herrira etorri eta Mexikora joan behar izan zuen aski azkar gurasoekin batera. 17 urte zituela itzuli zen Euskal Herria. Hemen bizi da gaur egun. Baina goxotasunez darama Mexiko bihotzean.
Ozeanoren beste aldera joan behar izan zuten bere gurasoek. Hamaika urte egin zituen Mirenek Mexikonbere gurasoekin batera. Hiru urte zituela goitik behera aldatu zitzaion bizitza.
Larraitz eta Ainara Lasaren kasuan biak, bai ama eta baita aita ere izan ziren inplikatuak. Bi ahizpen arteko adin tartea dela eta, gertakarien bizipena eta hauen oroitzapena ezberdina da. Oso eskertuak gaude mikrofo aurrean gurekin bizipen horiek konpartitzera ausartuko direlako.
Heldu izanik, haurtzarora bidaiatu du Aitziber Zinkunegik. Eta guk berarekin. Isiltasuna, beldurra, kezkak mahain gaieratu ditu baita maitasun handia ere.
Heldu izanik, haurtzarora bidaiatu du Aitziber Zinkunegik. Eta guk berarekin. Isiltasuna, beldurra, kezkak mahain gaieratu ditu baita maitasun handia ere.