Aita eta ama. Biak ziren iheslariak. Cuban. Horrela handitu zen Elorri Arcocha Mendinuetan. 18 urterekin uda pasa zuen Euskal Herrian eta 19 urte zituela, gelditzeko etorri zen, gurasoan han utzita. Hauek ere etorri egin zuren aukera sortu orduko. Hainbat bizipen eta sentimendu konpartitu ditu Elorrik gurekin.
Mikrofono aurrean aita hizpide harturik lehen aldiz mintzatzera ausartu da Elorri Aguiniz Apalategi. Orain arteko isiltasunak ez du gogo faltarik ukan oinarrian, ezintasuna baizik. Ariketa hunkigarria egin ahal izan dugu Elorrirekin batera.
Ani Puyo eta Txutxo Abrisketa dira Haizpearen gurasoak. Kuba ere izan du etxe haurtzarotik epe luzez, aitaren deportazioa tarteko. Donibane Lohitzuneko ikastolako ikasle izandakoa, gelan ez zen bakarra, egoera bitxian bizi zena.
Aita eta ama, bi gurasoak izan dituzte iheslariak Ihintzak, Haitzek eta Garazik. Amak Ipar Euskal Herrian gelditu ahal zuen, aitak ordea atzerrian bizi behar izan zuen eta han bertan hartu zuen azken hatsa.
Xanti Zapirain eta Pili Etxanizen alaba da Maider. Familia honetan, etxea bilakatu zen aitaren babesleku, baina baita kartzela ere. Hamar urtez elkarrekin bizi izan ziren arren, etxeko paretatik at, ia inork ez baitzekin aita non zegoen