Irratia

Alardeaz Blagan

9 atal entzuteko
Iosu Alvarez
2024/12/19

17 urte daramatza Iosu Alvarezek Hondarribiko udaletxean zinegotzi lanetan. "Errespetua" eta "zentzua" dira elkarrizketan aipatzen dituenak

Gonzalo Carrion
2024/12/17

Hondarribiko EAJ udal taldeko bozeramalea, Gonzalo Carrion “Txalo" ere hurbildu da gure estudioetara Alardeaz Blagan podcastean parte hartzera. Hitza eman eta hartzea garrantzitsua dela dio, errespetuz baina inposaketarik gabe. Tentsio politikoa arintzea eta hondarribiar orok jaiak gozatu ahal izatea espero du aurrerantzean. 

Estitxu Urtizberea
2024/12/12

Abotsanitz taldearen izenean elkarrizketatu dugu Estitxu Urtizbetea. Erabakigunean daramatza jada bi urte eta bertatik bizi izan ditu azken bi irailak 8. Keinuen  eta aldaketa administratiboen urteak izan dira. Ezberdinen arteko elkarrizketa sustatzen segituko dutela esan digu, dudarik ez du ordea, herriaren txanda heldu da. 

Garoa Lekuona
2024/12/12

Ezberdinen arteko elkarrizketak beti interesgarriak direlakoan, lana asko egin izan da orain arte Hondarribian. Sukaldeko lana deitzen den horietakoa.  EH Bildu talde politikoaren izenean mintza da Garoa Lekuona. Gatazka gehiegi luzatu dela konbentziturik, tunelaren amaierak gertu egon behar duela adierazi digu.

Ainara Zuazabeitia
2024/12/10

Kazetaria da Ainara Zuazabeitia, ideiak argi ditu, hasieratik. Osasun izurrite garaian, alarderik ez ospatu edo egin izana lasaitasunetik bizi izan zuela aitortu digu. Biharko egunari begira ere jarri gara berarekin batera.

Nahiara Goikoetxea
2024/12/10

Saindua proposamenean parte hartzen du Nahiarak, hasieratik. Ez du egungo egoera atsegin, eta lanerako prest dago. Adierazpen hauek Hondarribitar gisa egin ditu, bere izenean, ez Saindua proposamenaren izenean.

Izaskun Larruskain
2024/12/10

Jaizkibel Konpainiako aurpegi ezaguna da Izaskun. Gauza ororen gainetik ordea emakumea eta herritarra da. Bere esperientziaren berri eman digu. Azken bi urteak nola bizi izan dituen galdetu diogu eta baita etorkizun hurbilaz ere.

Eneko Gonzalez eta Mikel Arruabarrena
2024/12/10

Guztion Alardearen izenean etorri dira Eneko eta Mikel. Beren ekimenaren berri eta proposamenaz hitz egiteaz gain, aurrera begira ere jarri dira. Hitz egin eta entzun. Ariketaren beharraz ere jardun dugu. 

Nahia Salaberria Muñoz
2024/12/10

2024.urteko Jaizkibel konpainiako kantinera izan da Nahia. Gurpildun aulkian desfilatzen duen lehen pertsona, lehen emakumea izan da. Oso ongi pasa du, sufritu du ordea. Oraindik ere, egon badaudelako giza eskubideei bizkarra ematen dietenak. Konponbidea zein den argi du, baina ez du oso hurbil ikusten. Elkarrizketarako deia luzatu du. 

.2..