Irratia

Bizitza babesten

Bizitza babesten Ara!Gorputz eta Antxeta Irratiak elkarlanean sorturiko audio sorta lasaigarri eta alaia da. Izenburuak dioen gisan, bizitza babestearen alde egiten dugu bertan. Bizitza berreskuratzen ere esan daiteke. Porlana, naturguneak, bizipenak... eta arnasa. Gehiago jakin nahi? Entzun!
6 atal entzuteko
Bizitza babesten VI
2024/12/17
Bizitza babesten V
2024/12/10

Podcastaren atal honetan, elementuen batasunaz hitz egin ahal izan dugu.  Gaian sakontzeko aukera izan dugu baita haratago joateko ere. Besteak beste, ongizateaz, eta ez hain ongi sentitzeko eskubideaz ere.

Bizitza babesten IV
2024/11/20

Energia garela esaten dugun horretan, zertaz ari gara? Nolako energia gara edo dugu? Ba ote dago energia txar edota onik?

Bizitza babesten II
2024/10/22

Bizitza babesten egitasmoaren bigarren atal honetan, zuhaitzak izan ditugu hizpide. Zuhaitzen garrantzia, elkar lotura eta hiriak. Badago zer esana, zer sentitua eta zer entzuna.

Bizitza babesten I
2024/10/16

Bizitza babesten proiektuaren lehen kapitulua duzue honakoa. Gaia kokatzen jardun dugu baina baita kanpo zein barrura begiratzen ere. (Kalitatezko) Bizitza berreskuratzearen aldeko lehen ariketa proposamena duzu. 

.2..