Gure begibistan dagoenaren historia ezagutzea izango da podcast honen xedea. Bidasoa eskualdeko paisia, kultura gisa ulertu eta inguruan ditugun elementuen historiako pasarteak aztertuko ditugu. Elementu asko ditugu gure inguruan, baina elementu horiek atzean duten historiaz ez gara jabedun. Nor garen eta nora goazen jakiteko, ezinbestekoa dugu gure arbasoak non bizi eta nola bizi izan ziren. Hori guztia aztertzeko, Aranzadi elkarteko Josu Narbarte Hernandez historialariaren laguntza izango dugu. Murgil gaitezen gure lurraldearen barrenan.