Irratia

Pediatriaz Maribel Gartzia Goikoetxearekin

Euskalakari egitasmoaren baitako ariketa bat da Maribel Gartzia Goikoetxea Hondarribiako pediatra erretretadunarekin egiten duguna. Eguneroko gaiak jorratzen ditugu, eritasunak gehienak, eta euskara hutsean jarduten dugu. Euskaldunon euskararen erabilera sustatzea baita xedea, baita osasungintzan ere.
-- Aimar Lopez --