Galder Perez egileak eta Ugaitz Alegria zuzendariak obra originalaren eduki sexista eta tradizionalistenak ezabatu dituzte, gai nagusia haur zein nerabeek sare sozialekiko duten menpekotasunean edota esklabotzan oinarrituta: "Inposatu zaizkigun edertasun-estereotipoekin haustea dugu helburu, jakinda hautaketa hau kontraesankorra gerta daitekeela", azaldu dute konpainiako kideek.
Bertsio berri hori 3 urtetik gorakoentzat taularatuko dute Irungo Amaia Kultur Zentroan, azaroaren 25ean 17:00etan. Sarrerak 5 eurotan eros daitezke internetez. https://amaiakz.sacatuentrada.es/eu