Eskubaloia

Aparteko denboraldi hontako garaipenen bolada apurtu du Bidasoak

Antxeta Irratia 2023ko aza. 10a, 10:16

Denboraldiko aurreneko porrota jaso zuen atzo (30-33), baja garrantzitsuak zituen Bidasoak Granollersen aurka. Katalanak hobeagoak izan zirela aitortu du entrenatzaileak. Atzo hasieratik markagailuan atzetik joan ziren eta "kontzentrazio falta" izan zutela aitortuta, hatsa hartu eta bolada on berri bat abiatzeko prest doaz igandean Santanderrera, atsedenik hartu gabe. 

Atzo Artalekuko harmailetan bildutako 1.757 zaleek bideomarkagailu berria estreinatu eta Bidasoa-Irunen denboraldiko aurreneko porrota ikusi zuten. Ezin izan zuten Fraikin BM Granollersen aurka zazpi garaipenen ildoari jarraipenik eman, eta 30-33 galdu zuen Jacobo Cuetararen taldeak. Entrentzaileak iragarria zuen partidaren atarikoan, norgehiagoka zaila izango zela, eta gerta zitekeen zerbait zela. Baina galduta ere daramaten dinamika eta joko onari segida eman behar zaiola. Porrot honen ondotik, bi taldeak 15 punturekin berdinduta daude Plenitude ASOBAL Ligan, baina irundarrek norgehiagoka bat gutxiago jokatu dute. Bisitariek aurretik jartzea lortu zuten lehen minutuetatik eta abantaila hori azken txistura arte mantendu zen. Gorka Nieto jokalariak (atzo 7 gol) aitortu du "gau gogorra izan dela,  eta markagailuan atzetik joatearen ondorioz prezipitazio gehiegi izan dutela jokoan erabaki txarrak hartuz". 

Atzo hiru baja garrantzitsu zituen Bidasoa Irunek. Rodrigo Salinas, Silva eta Furundarena, baina "urtean zehar bajak egongo dira, eta eragina izan dezake, baina ezin da aitzakiari jarri Granollers hobeagoa izan da" esan du Borja Burguete bigarren entrenatzaileak partidaren ondokoan Antxeta Irratiko mikrofonoetan. 

Dena dela, porrot honek ezin duen osatzen ari diren denboraldi bikaina nahasi. Eta Bidasoak ez du atsedenik ASOBAL Ligaren bueltan. Eta igandea honetan bertan (20:00etan, Teledeporte eta LaLiga+) Santanderren (Kantabria) jokatuko dute ligako 9. jardunaldia Blendio Sinfínen aurka.

Entzun Borja Burguete (bigarren entrenatzailea) eta Gorka Nieto kapitaina. 

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!