2023/12/01 20:00 - 22:00

Kontzertuak

Kontzertu akustikoa: OLATZ SALVADOR

Kontzertu akustikoa: OLATZ SALVADOR
Oiasso Erromatar Museoa, Irun

Euskararen Egunaren baitan Irungo Udalak antolatutako ‘Olatz Salvador’ abeslariaren kontzertu akustikoa izango da Oiasso Erromatar Museoan. Emanaldi intimoa izango da 100 lagunentzat, eta gonbidapenak egunean berean jarriko dira eskuragarri museoan bertan, 10:00-14:00 eta 16:00-19:00 ordutegian. Pertsonako gehienez ere 2 gonbidapen.