2023/12/15 19.00

bertso-saioa

Ombuaren itzala: Pello Mari Otañori buruzko film bat auzolanean

Ombuaren itzala: Pello Mari Otañori buruzko film bat auzolanean
Bidasoako EKT elkartea, Irun

Bertso-saio berezia antolatu dute elkarlanean Txingudiko bertso eskolako bertso-tailerrak eta Bidasoko EKTk, Pello Mari Otaño Zizurkilgo bertsolari handiaren bizitzaren gaineko zinema proiektuaren alde: Ombuaren itzala. Patxi Bisquert da proiektu horren zuzendaria, eta Bisquertek berak emango du auzolanean oinarritu duen egitasmoaren berri, abenduaren 15ean, Irungo EKTn, 19:00etatik aurrera.

Horrez gainera, Otaño, Txirrita eta Lopetegiren bertsoak ezagutzeko eta kantatzeko aukera izango dute arrats-iluntzean zehar bertaratzen diren guztiek, bai proiektuaren aurkezpen saioan (19:00), bai afaritan (21:00). Afaltzen geratu nahi duenak 685 727539 telefono zenbakira idatzita dauka izena emateko aukera (menu “bejeta” eta beganoa erreserbatzeko aukera badago)