Bor-bor hausnarketa kolektiborako guneak prekarizazioa landuko du mintzaldi batean

Aitor Errazkin 2023ko abe. 6a, 15:13

Bor-bor hausnarketa kolektiborako guneak, mintzaldi eztabaida berri bat iragarri du. Oraingoan, Prekarizazioaren gaia jorratuko dute. Horretarako, “Prekarizazioaren aurrean “antolatu eta borrokatu” izenburuko mahaingurua antolatu dute. Hitzordua, hilaren 13an, arratsaldeko 18.00etan, Irungo erdialdeko auzo elkartean iragango da. Mahainguru honen inguruan galdegin diogu, Uberka Bravo, Bor-bor hausnarketarako kolektiboko kideari.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!