Gabon gauean etxetik ateratzeko beharra dutenek edo besta gogoz dabiltzatenek beharra asetzeko aukera izanen dute aurten ere, Mari Domingi gaua izanen baita 24tik 25erako gauean Irungo Hazia tabernan.
Mari Domingi gaua antolatzearen lekukoa hartu dio Lumak Haize Irungo Harrotasun Kritikoa taldeak Su Txikian taldeari eta abenduaren 24 gauean finkatu dute hitzordua. Hazian izanen da eta besta 01:00etan abiatuko dute.
Patti, Lumak Haize taldeko kideak azaldu digu egitaraua.