Komunikabideak

Urtarrileko Irunero eskuragarri da jadanik

Antxeta Irratia 2024ko urt. 5a, 11:03

447. aleak Nerea Kortabitarterekin elkarrizketa sakona dakar. Ohiko lekuetan eta interneten irakurgai da.

Urte berriarekin batera, Irungo euskarazko hilabetekaria kalean da jadanik. 32 orrialdetan, hiriko hainbat ekimenen informazioa irakurgarri dago. Xehetasun guztiak eman dizkigu Ainara Berges erredaktoreak.

Irunero.eus webgunean duzue artikuluak banaka irakurtzeko aukera, baita ale osoa deskargatzeko parada ere.