Korrika Kulturalerako bereziki sorturiko Badon opera posdramatikoa Amaia Kultur Zentroan izanen da larunbatean, arratseko 19:00tan. Diziplina ezberdinetan ari diren euskal sortzaile mordoa batu dira ikusgarria sortzeko, kode kulturalak hartu, desegin, eta zerbait berria sortuz.
"Aurreiritzirik gabe" bertaratzeko deia egin du Ainara Gurrutxaga antzezleak, sorkuntza taldeko kideak. Berekin eta Oihana Vesgarekin mintzatu gara, sorkuntza prozesua nola joan den eta larunbatean zer espero dezakegun jakiteko.