Hiru Itsasargi dokumentala aurkeztuko dute Irungo Amaia Kultur Zentroan ortzegunean

Aitor Errazkin Basurko 2024ko urt. 16a, 13:13

Xabi Urresti dokumentalaren egileetako batek azaldu du hiru pertsonen bizipenak biltzen dituela lanak.

Nerea, Fernan eta Xabi eta haien hiru faroen historia ikusgai izanen da ostegun honetan, urtarrilaren 18an, Irungo Amaia Kultur zentroan, 19:00etan. "Hiru Itsasargi", orduerdi inguruko dokumentalak, hiru pertsona hauen bizipenak biltzen ditu. 

Xabi Urresti dokumentalaren egileetako batek eman ditu honen inguruko xehetasunak.