Ara!Gorputz taldeak ametsa zuena kooperatiban bihurtu du azken urteetan. Feminismotik abiatuta, hainbat ekimen sortu ditu, batez ere gorputzen inguruan solasteko. Ziklikotasuna da lantzen duten gai nagusia, sexologia, ginekologia eta hilerokoa erdigunean jarriz. Horren harira, eta hilerokoa duten emakumeei laguntzeko asmoz, Zikloan aplikazioa ere sortu dute. Hileroko datuak gordetzeko dagoen euskarazko aplikazio bakarra da, baita enpresei datuak sartzen ez dizkionak ere.
Enara Iruretagoiena Ara!Gorputz taldeko kidea mintzadu da honen inguruan.