Irungo Hiria Musika Banda San Sebastian egunean izanen da

Asier Arbelaitz 2024ko urt. 19a, 18:06

Ehundik gora danborrada aterako dira gaur gauerdian Donostiako San Sebastian egunean. Tartean, Irun Hiriko Musika Bandak ere parte hartuko du, Union Artesana taldearekin batera. 

San Sebastian eguna ospatzen hasiko dira gaur gauerdian Donostian. 160 danborrada eta 2.000 petsonatik goiti ibiliko dira arrats guztian zehar musika doinuekin hiriko kaleak alaitzen. Bestari bukaera emateko, Union Artesana taldeak Donostiako banderaren jeitsiera ospatuko da, Irun Hiriko Musika Bandarekin batera. Hain zuzen ere, Irungo musika bandaren zuzendaria den Garikoitz Gonzalez Munduatek kontatu du nola bizi duten San Sebastian eguna.