23. Korrika

Korrikaren abiatzerako berotzen hasi ziren larunbatean Katean

Aitor Errazkin 2024ko urt. 22a, 14:40

Auzoz-auzo ari da Korrika Kulturala Irunen, Landetxan izan delarik lehen geldialdia.

Korrika Kulturala ari da pixkanaka bere bidea egiten, martxoaren 14an Korrikaren abiapundu izanen den Irunen bertzeak bertze. Bide horretan, larunbatean, Landetxa auzoan izan zuten geldialdia, lehenengo Korrika egunarekin. Egitarau oparoa izan zuten, haur eta helduentzako ekitaldiekin.

Maddi Sanz Sanchez AEKko kidearekin eta Maider Likona Bikoneteko sustatzailearekin izan ginen bertan.