Irungo Landetxa auzoko Pump Track-a ireki dute

Asier Arbelaitz 2024ko urt. 22a, 15:21

Pump track parke berriaren proiektua jadanik entzuna da Irunen. Landetxa auzoan kokatzen da kirol instalakuntza berria, bada hilebeteak herritarrentzat zabalik dagoela baina urtarrila honetan amaitu dituzte azkeneko lanak. 

Irunen Landetxa auzoan joan den udaberritik zabalik dago Pump track edo kirol irristakorren parkea. Urte hasiera honetan, obrak guztiz amaitu dira eta bertan izan dira proiektuaren amaiera bisitatzen Cristina Laborda Irungo alkatea eta Goizane Alvarez Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura, Lankidetza, Gazteria eta Kirol diputatua. 

Laborda alkateak azpimarratu du aurreko udaberria pump track-a zabaldu zenetik arrakasta handiko lekua dela. Goizane Alvarez kirol diputatuak berriz horrelako kirol instalakuntzak balio handiko eremuak direla gaineratu du kirol aniztasuna bultzatzearekin batera kirola aire librean eta dohainik egiten baita. Honi, Foru Aldunditik pandemia ezkeroztik horrelako instalakuntzak geroz eta ugariagoak direla erantsi du eta herritarren artean kirol ohiturak aldatzen ari direla. 

Jokin Berridi Obretako teknikaria ere hurbildu da pump track-aren lanen amaierara eta oso pozik azaldu da azpiegituraren obra aldetik baita ere obra ondo joan delako eta harrera ona izan duela. Gainera, Pump track parke berriaren xehetasunak ere eskaini ditu.

Kirol diputatuak Bidasoaldeko kirol instalakuntzak hobetzeko ia 300.000 euro inbertitu dituztela ere jakinarazi du.  Etrokizunera begira jarrita, Bidasoa eskubaloiko taldea izan du izpidi, Kirolgi Fundazioaren bidez kirol maila izateko laguntzen dutela esan du baina kirol erronka handiagoei heltzeko instalakuntza berrien beharra ere gaineratu du eta IAM kirol pabilloiari buruz ere mintzatu da. 

Kirolaren bidez eskualdea nazioartekotzeko xedearekin Irungo Areto Moldakora, IAM pabilloia izan daiteke datorren Irungo kirol instalakuntza berria.