I. podcast ikastaroa Martindozenea gaztelekuan

Aitor Errazkin 2024ko urt. 30a, 09:34

Irungo udaleko gazteria sailak 16 urte gorako gazteei zuzendutako I. podcast ikastaroa antolatu du.

Bost saioko formakuntza planteatu da lehenengo edizio honetarako; lau teoriko eta praktikako bat. Azken honetan, ikasitako guztia praktikan jartzeko eta podcast bat grabatzeko aukera ere izango dute gazteek! Parte hartzeko gutxieneko adina 16 urte dira. Ikastaroa Olga Granderen eskutik egingo da, irratigintzan bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia duen kazetaria. Ikastaroak. otsailaren 9, 16 eta 23an eta martxoaren 1 eta 15ean izango dira. Ordutegiari dagokionez, arratsaldeko 18.00etatik 20.00etara