25 urte beteko dira aurten, Polizia espainolak Egin egunkaria bortxaz itxi zuenetik. 9 hilabete beranduago, herriaren ezinbesteko laguntzarekin, GARA sortu zuen kazetari eta militante talde handi batek. Tartean zen Maite Ubiria irundarra, gaur egun oraindik ere, Gara taldeko kazetari dena. Bidea zaila izan bada ere, NAIZen sorrera urtea ospatzen ari dira, demokrazian bizi bagina, sortu beharreko egunkaria dela jakinik.
Komunikazio proiektu muldimedia da gaur egun Gara/NAIZ, Donostiako estudioak berritu berri. Eginen itxieraren ondorio da, besteak beste, egungo hedabidea. Astearte honetan ospatzen dute inagurazio ekitaldia. Ateak irekitzeaz gain, arratsaldeko 16:30ean Gorka Urbizuren Hasiera bat lanaren kontzertua eskainiko da zuzenean. Arrosa sarearen Zebrabidea magazinean entzun ahal izanen da saioa osorik, beraz baita Antxeta Irratian ere.
Aitziber Zapirain lankideak hitz egin du Maite Ubiria kazetariarekin.